SEIREN taldean aritu ostean, bakarkako proiektu berri bati hasiera eman dio ONINTZEK.

Proiektua aurrera eramateko, Madrilera abiatu eta bertan grabatu du kantu sorta bat PACO SALAZAR musika ekoizlearekin (Dani Martin, Amaia Montero, Raphael, Nena Daconte, etab.), LO-FI eta DIDLYBOM estudioetan.

onintze-nuevo-disco-producciones-serrano-4

ONINTZEK grabaketa prozesuan eskarmentu haundiko musikariak izan ditu bidelagun, MONDY ALONSO, DAVID SOLER eta PACO SALAZAR bera, besteak beste.

Laster izango dugu entzun eta ikusgai “A LA LUZ DE LA LUNA”, proiektua aurkeztuko duen aurrerapen kanta.

Aipatzekoa da apririlaren 4tik 11ra astebete igaro zuela ONINTZEk TAOM-eko lantaldearekin batera ISLANDIAN, “A LA LUZ DE LA LUNA” kantuaren bideoklipa izango dena grabatzen. Irlako toki bereizgarrienak zeharkatu zituzten lana aurrera eramateko.

Filmaketa Groundarfjördur-en hasi, eta bertan, Kirkjufell mendi ezagunaren azpiko hondartza hartu zuten lehen eszenatoki gisa. Jarraitzeko, toki eta gune ezberdinak ibili zituzten, hala nola,  Arnarstapi-ko amildegiak, Fjadrargljufur-ko arroila, 1973-an lurra jo zuen hegazkin militarra, Seljalandfoss eta Skógafoss-eko ur-jauziak, Jökulsarlon laku glaziarra, Breioamerkursandur izotzezko hondartza ikusgarria, etab.

Bideo berria, “A LA LUZ DE LA LUNA”, maiatzaren hasieratik ikusgai dugu, eta hemen ikusi dezakezu

Argazkiak: Josu Torrealday