ONINTZE. Bideo berria: “A miles de kilómetros”

Onintzek bere bigarren bideoa plazaratu du, “A miles de kilometros”. Islandian grabatutako “A la luz de la luna”-ren arrakastaren ostean (Neox Discover-reko 3 irabazleetako bat izan zen), hain aparta den beste abesti bat dakar.

“A miles de kilometros” hautatua izan da Neox Discover Vol.2, lehiaketan parte hartzeko beste 70 bideoekin, ehundaka proiekturen artean. Lehiaketa otsailaren 10ean bukatzen da, eta egun horretara arte egunero bozkatu daiteke.

Horretaz gain, otsailan bere bakarkako lehen diska kaleratuko da, PUNTO DE PARTIDA!

Bitartean, “A miles de kilometros” abestiarekin uzten zaitugu!