Apirilaren 25etik ekainaren 20ra arte NOITES DE FADO zikloak BBK SALAko oholtza Lisboako La Alfama auzunearen estanpa klasiko bihurtu du. Aurten zazpigarren edizioa izan da eta Fadoa, bere askotariko estilo eta alderdiekin, Bizkaiko ikus-entzuleengana hurbildu da, ibilbide luzeko artista mitikoak eta indartsu datozen berriak elkartuz.

Haurtengo zikloa oso arrakastatsua izan da jentdetza eta kritikari dagokionez. Carminhoren kasuan, esate baterako, sarrerak agortuta zeuden kontzertuaren eguna baino askoz lehenago. Baina aretoa jendez bakarrik ez da bete: pertsona beste klabelin izan da, artistei eszenatokira botatzeko mirespen gisa. Hau, bizkaitarrek fadoaren ohiturak barneratu dituztelaren seinale da, gure helburuetako bat zena.

noites-de-fado-2018

Y es que está edición ha sido tremendamente especial:

 

Edizio hau oso berezia eta esaguratsua izan da: FADO IN CHIADO ikuskizunari esker fadoaren mezua barneratu genuen, CARMINHOrekin jendea erotu zen, MARTA PEREIRA DA COSTAren gitarrak aho zabalik utzi gintuen, DUARTEren letrak eta musikak bezala, eta zikloa bukatzeko, MARIA BERASARTEk ezin izan zuen fadoari agur esan modu hobean.

Benetan ziklo hunkigarria: saudade, hotzikarak, barreak, malkoak, ilusioa…

Aretoa beterik, jendea zutik eta txaloka… Ahaztezina!