Bihar, asteazkena, hasiko da NOITES DE FADO-ren VII. edizioa BBK SALAn.

NOITES DE FADO zikloak BBK SALAko oholtza Lisboako La Alfama auzunearen estanpa klasiko bihurtuko du 5 egunez.

Aurten zazpigarren ediziora iritsiko da zikloa, eta Fadoa, bere askotariko estilo eta alderdiekin, Bizkaiko ikus-entzuleengana hurbilduko da, herrialde kutun hartako artista eta taldeen eskutik, gurean elkartuz ibilbide luzeko artista mitikoak eta indartsu gora datozen berriak. 

noites-de-fado-2018-artistas

Sarrerak

5 kontzertutarako bonua: 72 €. BBK Salako leihatilan ordaindu ahal izango da soilik Kutxabank txartelaren bidez apirilaren 25era arte (txartel bakoitzeko gehienez bonu bi).

FADO IN CHIADO

APIRILAK 25, 20:00

CARMINHO (AGORTUTA))

MAIATZAK 9, 20:00

MARTA PEREIRA DA COSTA

MAIATZAK 23, 20:00

DUARTE

EKAINAK 6, 20:00

MARIA BERASARTE, “ADEUS”

EKAINAK 20, 20:00

Honela, zikloa asteazken honetan bertan, apirilaren 25ean, hasiko da, FADO IN CHIADO ikuskizunarekin. Lau artistak (Rute Soares, André Vaz, Tiago Silva eta Sergio Costak) Fadoa eta hau Portulgalgo abesti nacional eta aldi berean Gizateriaren Kultura Ondare Inmaterial bihurtzen duen musika aurkeztuko dute.

Maiatzaren 9an CARMINHO etorriko zaigu. Familia fadistakoa, bere disko berria “Canto” aurkeztuko digu, non arima eta Fadoa beti dauden presente.

Portugaleko musika nostalgikoarekin hurrengo hitzordua maiatzaren 23an izango da MARTA PEREIRA DA COSTAren emanaldian; hau Fadoaren emakumezko gitarra-jotzaile profesional bakarra izan liteke mundu osoan.

Ekainaren 6an kantautore ikertzaile bat helduko da. Letrak eta musika ikertzen hasi zen DUARTE, eta gero bere Fado abestiak konposatu edo ontzeari ekin zion. Bi instrumentista izango ditu berekin: Pedro Amendoeira gitarra portugesa jotzen, eta Joâo Filipe fado-gitarran.

BERASARTE-K AGUR ESANGO DIO FADOARI BILBON

NOITES DE FADO 2018 zikloa ekainaren 20an amaituko da jakingura eragiten duen, alai, nostalgiko eta espero bako errepertorioarekin, Donostia eta Lisboa artean. MARIA BERASARTE donostiarrak LISBOA STRING TRIO(Jose Peixoto, Bernardo Couto eta Carlos Barretok osatua) gonbidatuko du Fadoaren inguruan elkar besarkatzera, hiru hizkuntzatan abestuz. Fadoari eta Portulgalgo musikari lotuta 10 urte baino gehiago egin ostean, Berasartek agur esango dio gure herrialde adiskideari, musika-erronka berriei ekiteko.