Jaialdiak

Gure programazio batzuk:

MUSIKETAN, Formato txikiko girak, 1993tik gaur egunera arte;ZENTSURA AT!, Zentsuraren aurkako jaialdia, 2006tik aurrera; NOITES DE FADO– fado jaialdia, 2012tik aurrera; ROCKAZOKA – Rock jaialdia; ROCK ETA POESIA jaialdia, …

musiketan-logotipo

MUSIKETAN: kalitatezko musika nazioarteko artistekin formatu txikian.

icono-webicono-facebookicono-twitter

 

musiketan-logo-2018Duela 25 urte hasi zen MUSIKETAN abentura. Hasieran 1994ko apiriletik ekainerako programazio xumea zen. Urte berean, udazkenean, ekitaldi indartsuagoa egin zen artistei eta iraupenari dagokionez (urritik ekainera).

Ezarritako helburua honakoa zen: kalitatezko programazio musikala era finkoan eta jarraian programatzeko eta entzuteko toki bat izatea. Horrela, hutsune handi bat betetzea lortzen zen, zeren eta momentu horretara arte Bilbon ez zegoen kalitatezko musika nazioarteko artistekin formatu txikian programatzen zuen tokirik.

Gaur egun, Bilboko BBK Aretoan kontzertuak egiten jarraitzen dugu. Programazio hau, 14 kontzertuz osatuta dago, urritik maiatzera (biak barne), hamabost eguneroko maiztasunarekin. Musika estilo ugari batzen dira hemen: folk, rock, jazz, blues… Beraz, oso programa irekia da, estilo edo mota zehatz batean sartu nahi ez dena.

Denboran zehar jasotako esperientzia osoarekin, momentu honetan Musiketan (kritika eta jendetzaren arabera) Bilboko kultur programazioan toki zehatz eta garrantzitsua betetzen duela esan dezakegu.

25 urte. 364 kontzertu. 244 musikari. 90.000 entzule. Kopuru hauek ez ziren ezta nire amets baikorrenetan ere agertzen. Eskerrik asko honarte heltzen lagundu diguzuenei.

José Ángel Serrano, Musiketaneko Zuendaria

zentsura at

ZENTSURA AT!: Zentsuraren aurkako festibala

icono-webicono-twittericono-facebook

 

Musikak eta arteek beti izan dute paper garrantzitsu bat kulturan eta ikaskuntzan, eta emozio eta ohituretan eragina izan dezakete. Askotan, herrialde baten ohituren parte dira (reggae, tango, folklore, rap, polka, salsa, samba, etb). Askotan, benetako protagonista bihurtzen dira, baita egileak edota antzezleak.

 

Musika eta artea sentsumenen sarea osatzen dute; Pertsonen kultura-jardueretan jarduten dute sozializazio elementu gisa eta aldi berean elementu bereizgarri gisa.

 

Egiten dugun galdera honakoa da: zergatik musika eta arteak orokorrean zentsuratuak izaten dira? Zer dela eta arte mota batzuk isilarazi dira iraganean, orainaldian eta etorkizunean? Erantzuna, Johnny Clegg hegoafrikarrak dionez, oso sinplea da: “Zentsura beldurrean oinarrituta dago”.

Musika norbareren (edo sozietate baten) ideien, ohituren eta emozioen adierazpen askea da. Nahiak eta itxaropenak adirazi ditzake, bere alaitasunak, tristurak, kultural nortasuna… Eta adierazpen hauek boterean dauden pertsonekin arazotan sartu ditzakete. Izan daiteke ideiak korronte orokorretik kanpo edo talde edo erregimen baten pratiketik kanpo egotea. Pertsona askok beldurra diote ideien elkarbanaketari eta edozer egingo lukete geldiarazteko. George Orwellek esaten duen moduan: “Askatasuna zerbait bada, besteei entzun nahi ez dutena esateko eskubidea da”.

Zentsura arteetan honakoek ezartzen dute: estatuek, hezkuntza sistemek, familiek, irabazleek, presio taldeek… eta kasu gehienetan, Nazioarteko Giza Eskubideen Ituna bortzaten dute. Gure kasuan, gure etxean bertan, artista asko dira zentsuratuta ikusi direnak, haien kontzertuak bertan behera utzita, justiziari salatuta, epaituta… Zerrendak ez du bukaerarik, eta egunero handituz doa.

Hori dela eta, jaialdi hau proposatzen dugu; edonon, edonola, edozergatik, edonoiz… zentsuratuak izan diren artistei ahotsa emateko.

Helburuak:

1. Zentsura salatzea bere era guztietan.

2. Musikaren, letren, arteen, edo zinemaren zentsuraren aurka borrokatzea.

3. Edonon, edonola, edozergatik, edonoiz… zentsuratuak izan diren artistei ahotsa ematea.

4. Zentsura jasan duten artista guztiei laguntza eskaintzea.

5. Artista eta musikari zentsuratuek bere buruetan konfidantza berreskuratzea, haien herrialdeetan jo ahal izateko.

6. Adierazpen askatasuna errespetazea, Nazioarteko Giza Eskubideen Itunean agertzen den moduan.

7. Artearen munduan dagoen zentsurari buruz jendea sentsibilizatzea.

Noites de Fado

icono-web

 

noites-de-fado-producciones-serranoIberiar penintsulako arte ederrenetako bat Bilbora heldu da: Fadoa. Arte hau, portugaldar sentimentuaren eta bere kolonien nahasketatik dator. 2012an ziklo hau martxan jarri genuen, eta urtez urte zikloak izan duen arrakasta dela eta, gaur egun berarekin jarraitzen dugu.

Malenkolia handiko portugaldar abesti sortek osatzen dute ‘NOITES DE FADO’ izena duen zikloa. Fadoz beteriko 5 asteazkenak apiriletik ekainera arte Bilboko BBK Aretoan ospatzen dira.

Programak gaur egungo artista onenak batzen ditu: ibilbide luzeko artista handiak eta gogor datozen artista berriak batzen dira “herriaren arnasa” den tradizio hau mantentzeko (Amalia Rodriguesen esanetan).

Fadoa portugaldar musikaren adierazpen ezagunena da mundu mailan. Fadoan bizitzako momentu txarrak azaltzen dira kantuaren bitartez. Normalean, persona bakar batek abesten du, portugaldar gitarraz eta “biolaz” lagunduta (espaniar gitarra). Letra eta ahotsa dira fadoaren muhina, dantza laguntzaile giza izanda, batzuetan oso kalitate handikoa. Jorratutako gaiak honakoak dira: malenkolia, nostalgia, auzo txiki eta xumeen eguneroko kontuak… baina batez ere, ezkortasuna eta frustrazioa. Bere sentimendu handiagatik flamenkoarekin konparatu dute, baita tangoarekin, bere gaiengatik, amodiozko dramengatik…

Fadoaren definizio hoberena Amália Rodrigues (1920-1999) berak egin zuen (Portugaldar artearen ikur dena): “Fadoa gauza oso misteriotsua da, sentitu behar duzu, jendearen alde atsekabetu horrekin jaio behar duzu, anbizio edo desiorik ez duen pertsona bat bezala sentitu behar zara… Pertsona hori ni naiz, eta horregatik fadoa abesteko jaio naiz”. Amaliak fado ahotsa eta sentimendua jarri zien O`Neill, Manuel Alegre, Homem de Melo eta Camoens portugaldar olerkarien lanei. Bere abesti ospetsu batean, “Todo esto es Fado” zera abesten du:

“Maitasuna, jeloskortasuna, errautsa eta sua, mina eta bekatua. Hau guztia existitzen da; hau guztia tristea da; hau guztia fadoa da.”