Biografia

Sareko biki ARRAKASTATSUENAK.

Paula eta Aitana, Ordiziako bikiak (Gipuzkoa) artistikoki TWIN MELODY gisa ezagutuak, audientzia gazteenaren arrakasta berria dira, haien youtube kanaleko 976.000 jarraitzaile baino gehiagok erakusten dutenez. Bikien kanala haietaz kudeatuta dago eta ingelezko bertsioetaz hornitzen dute.

Haien zifrak ikusgarriak dira: 976.000 jarraitzaile baino gehiago YouTube-n, 225.000 Instagram-en, 70.000 Facebook-en, Twitter-en 9.000 … Twinnzer komunitatea etengabe hazten dago!

Bikien “hiri koreografia” dibertigarriak oinarrizko edukia bihurtu dira bere sareetan. Juju on dat beat,, adibidez, 30 milioi ikustaldi baino gehiago lortu ditu, eta horrek naturaltasunaren, umorearen eta hurbiltasunaren garaipena suposatzen du

TWIN MELODY dibertigarriak, arduratsuak eta langileak dira; 20 urteko bi neskak alaitasun eta bizitasunez gainezka daude. Hori izan da bere arrakastaren arrazoia. Euskal telebistan eta esparru digitalean arrakasta izugarria lortu dute. Jarraitzaileak dituzte, ez bakarrik hemen, baita Latinoamerikan, AEBetan edo Australian ere. Ingelesez eta frantsesez mintzatzen dira, pianoa eta gitarra menderatzen dute, abestu eta dantza egiten dute… xarma eta talentu nahasketa bikaina, edonor maitemintzeko modukoa.

ETBko zenbait lehiaketa eta telesail ugaritan parte hartu dute, La Voz programaren frogetara heldu baino lehen. Caza Stars lehiaketa irabaztearen ondorioz, ETB-ko telesail famatu baten protagonista bihurtu ziren, Go!azen. Hau izan zen bere lehengo birari azken bultzada eman ziona: 20 kontzertu antzokietan telesailaren musikalarekin. Horren ondorioz, SONY MUSIC etxearekin sinatu zuten, eta ezuste pilo dituzte gordeta bere Twinnzer jarraitzaileentzat urte honetan zehar, 2018.

INGELESEZ ETA ERDERAZ KALERATU DUTE BERE SINGLE BERRIA,

“SIEMPRE ERAS TÚ”

Twinnzer komunitatea zorionekoa da. TWIN MELODY-k, sareko euskal biki arrakastatsuenak, dagoeneko single berria dauka, Siempre eras tú izenekoa. Lyric-bideo bat da, bi hizkuntzatan itzulia, erderaz eta ingelesez (If I Want You). Bideoa eskuragarri dago orain bere webgunean, www.wearetwinnerz.com , non zaleek erronka edo challenge dibertigarrietan parte hartzeko aukera dute.

Diskografia

Laster..

Argazkiak

BIDEOAK

HURRENGO KONTZERTUAK