Biografia

Irlandako ahots bereizgarrienetako bat abesti zoragarriak kantatzen entzuteko aukera bikaina.

Bere single berria, “Don’t teach me how to cry”, kontzertuan abestuko du. Horren ondoren, “Never Alone” bilduma argitaratu zuen, orotara 45 kanta jasotzen dituena: sei abesti berri eta bere aurreko diskoetako 39.

Zirkuitura itzuli zenetik, Seanek Alemanian eta Estatu Batuetan egin ditu birak. Udan, herrialde osoan zehar joko du. Irailean, Amerikara itzuliko da; urrian Ingalaterra eta Espainia bisitatuko ditu; eta azaroaren zatirik handiena Alemanian emango du. Abenduan, Irlandan zehar ibiliko da “Christmas by the Hearth tour” birarekin. 2010ean Virginia emaztea galdu ostean, Seanek lau urtez utzi zituen birak, eta iaz hartu zuen itzultzeko erabakia. Orain, abestuz eta urtero jo ohi zuen areto horietara bueltatuz gozatzen ari da.

Hau da Sean ‘Home’, ‘Home away from Home’, ‘Exile’, ‘Isle of Hope’, ‘Paint me a picture of Ireland’, ‘Galway to graceland’, ‘Man from Connemara’, ‘Like I used to do’ eta askoz ere kanta gehiago abesten entzuteko aukera.

Seanen ondoan, agertokian, Pat Coyne eta Fergus Feeley izango dira gitarrarekin eta mandocelloarekin, hurrenez hurren. Seanek bost instrumentu jotzen ditu eszenatokian:  tin whistle edo txirula irlandarra, low whistle, txirula eta harmonika, eta, kontzertu batzuetan, Uilleann pipes edo gaita irlandarrak. Bere musikak genero asko ukitzen ditu: tradizionala, sean-nós (estilo tradizionaleko kantu gaelikoa), country eta bluegrass.

Sean musikazaleen familia batetik dator: bere amona abesti-bildumak egiteagatik zen ezaguna; bere aitak eta osaba-izebek, Ceile talde tradizional batekin, Galwayko konderrian jo zuten berrogeita hamar eta hirurogeiko hamarkadetan; eta bere arreba Dolores Keane ospetsua da. Seanek berak zazpi urte zituenetik darama agertokietan.

Caragh-en jaio zen, Catherlistrane-tik hurbil, Galwayko konderrian, Irlandan, 1961eko abuztuaren 24an.

 

Diskografia

All Heart No Roses (1994)

Turn A Phrase (1996)

No Stranger (1998)

The Man That I Am (2000)

Seansongs (2002)

Portrait – The Best Of Sean Keane (2003)

You Got Gold (2006)

An Irish Scattering (2008)

Valley Of The Heart – 2009

Never Alone – 2013

Christmas by the hearth – 2014

 

Argazkiak

 

BIDEOAK

 

HURRENGO KONTZERTUAK