Biografia

Sarah McQuaiden ahotsa malta-whiskyarekin, txokolate urtuarekin eta ‘ardoari botatzen zaion eztiarekin’ (Minor 7th) lotu izan da. Walking Into White (2015) izeneko bilduma berria gaur arteko lanik zintzoena eta abenturazaleena du; bikain landuriko testura musikal sakona dauka, zuzeneko ikuskizunetan islatzen dena. Sarahk bere atrebentziarekin eta errepideko istorioekin liluratzen eta seduzitzen du publikoa, eta, jakina, bere aparteko talentu musikalarekin; bere eskuetan, gitarra akonpainamendu-instrumentu hutsa baino askoz ere gehiago bihurtzen da.

Espainian jaioa, Chicagon hazi zen, eta orain Ingalaterrako landa-eremu batean bizi da. Sarahk ez du nahi genero bakar batekin lot dezaten, beraz, bere musika leunki ibiltzen da bere jatorrizko hunkigarrien, 1930eko jazz-emanaldi kubatarren, XVI. mendeko laute-konposizio edo ustekabeko bertsio garaikide banaren artean. Aurrekoak bezala, kritikak bere bakarkako laugarren bilduma txalotu du: The Musician (UK) delakoak “entzunaldi bakoitzean hazten den lan” gisa definitu zuen, eta Folker argitalpen alemaniarrak zera idatzi zuen: “Ein mutiges Album mit einem potenziellen Pophit” (bilduma ausarta, pop-kanta arrakastatsu bat izan litekeena jasotzen duena). “Oihartzun dardartiarekin, bilduma hau zure bihotzerainoko bidea topatzen duten abestiek osatzen dute” idatzi zuen FolkWords (UK) izenekoak; bertan, lehiakide gogorren gainetik, Hileko Bilduma hautatu zuten.

Bilduma osoak McQuaiden bizitzako eragin eklektiko guztiak adierazten ditu, tonu hunkigarri eta sinbiotikoarekin elkarlotuak. Barrutik sortzen den zurrunbiloaren indarrarekin, benetan liluragarria da hari entzutea.” — Eileen McCabe, Irish Music aldizkarikoa.

“Abestiak biziki zainduta eta edertasunez idatzita daude, musika eginiko eguneroko bateko oharrak dirudite ia. Orekatuak eta lasaiak dira, baina inoiz ez aspergarriak, poesiaren atzean ezinegon eta kezka sentsazioa dagoelako… eta zoragarria da.” – Ian Pickles, R2/Rock ‘n’ Reel.

“Lehen mailako talentua… aparteko xarmaz distiratzen da”. – Living Tradition.

“Jazz eta folk uztarketa originala… bourbon urtetsu baten neguko gau luze bateko bidaia iradokitzen duena”. 1inmusic.com

“Hiru aldiz destilaturiko malta-whisky irlandar onenaren moduko ahots bizia, berariazkoa eta heldua”. fRoots.

 

 

Diskografia

Walking Into White (2015)

The Silver Lining (2014)

The Plum Tree and the Rose (2012)

The Sun Goes On Rising (2012)

I Won’t Go Home ’Til Morning (2008)

When Two Lovers Meet (1997)

 

Argazkiak

 

BIDEOAK

 

HURRENGO KONTZERTUAK