Biografia

Phil Cunningham Edimburgon jaio zen 1960an. Bere musika karrera 3 urte zituela hasi zuen, esku-soinu ikastaroak eginez. Urte batzuk beranduago txirribitarekin hasi zen, eta bere hastepenak musika klasikoaren eskutik izan baziren ohiturazko musikarekiko maitasuna eta jakinmin sakona.

16 urte zituela, Phil, John bere anaiarekin batera, Silly Wizard eskoziar taldeari lotu zen, 1967tik 1983ra bertan jardun zutelarik talde honekin batera, berezko musika estiloa garatu zuten, harrera ezin hobea izanik, bai Eskozian bertan, baita Europa, Canada eta EE BB- an ere.

Urte horietan, Phil telebista, irrati, zinema eta antzerkirako musikagile eta aktore lanetan hasi zen. 1983an, Phil-ek Silly Wizard taldea utzi zuen eta bakarrik jotzen hasi zen. 1985 eta 1987 artean, Relativity talde handian jo zuen, Johnny anaiarekin, eta Irlandako Michael eta Triona O’Domnaill neba-arrebekin. Aldi horretan, bakarkako beste bi lan grabatu zituen, Airs and Graces (1984) eta The Palomino Waltz (1989). Oraintsu, musika-zuzendari eta musikagile aritu da BBC Scotland telebista katearen saio batzuetan. Gainera, The Highlands & Islands Suite abestia ondu zuen, eta, Glasgow Royal Concert Hall-en aurkeztu zuten orkestra-lan hori. Birak egin ditu beste musikari batzuekin, hala nola, Bonnie Raitt eta Kepa Junkera-rekin, eta CAP grabazio estudioa zuzentzen du.

Aly Bain Lerwick-Shetland-en jaio zen, eta hamaika urte zituela biolina jotzen hasi zen, Shetlandeko musika tradizionalaren maisu ospetsu Tom Andersonek irakatsita. Urte batzuk eman zituen bazter horietan jotzen, baina gero Eskoziako hegoaldera joan zen, eta hantxe Arthur Argo musikari hasberria ezagutu zuen (artean, Billy Connelly-ren agentea zen). Aly-ren jotzeko molde ikusgarriari esker, tonalitatea eta trebetasun teknikoa lagun, jendeak berehala hartu zuen aintzakotzat. Aly adi egon zitzaion Irlandako eta Eskoziako musika tradizionalen elkarreraginak izan zezaketen ekarriari. Horrela, Boys of the Lough taldeari lagundu zion hastapenetan. Segurutik, talde hori folk tradizionala lantzen duten talderik onenetakoa da gaur egun

Boys of the Lough taldearekin egindako grabazioez gain, honako talde hauekin ere jo du: Hue and Cry, Eddi Reader, Fish, Richard Thompson eta Runrig.

 

Diskografia

The Pearl (1995)

The Ruby (1997)

Another Gem (2000)

Spring The Summer Long (2003)

Best of Aly and Phil (2004)

Roads Not Travelled (2006)

Portrait (2010)

Five and Twenty (2012)

 

Argazkiak

 

BIDEOAK

 

 

HURRENGO KONTZERTUAK