Biografia

ONINTZE bilboko Santutxu azuoan jaio zen. Nere gurasoek gogorarazten diote 4 urterekin ez zuela abesten uzten. Solfeo eta pianoa ikasi zituen, baina 12 urterekin abesten duena bere pop abeslari gogokoen kantak dira. 16 urterekin, bat batean kitarra bat erostea erabakitzen du, eta karaokerik gabe abesten hasten da.

Arkitektura teknikoko ikasketak egiten ditu, baina bere pasioagatik apostu egitea erabakitzen du: MUSIKA.

2005ean lagun batzurekin jotzeko eta abesteko elkartzen hasten da, SEIREN taldeari forma eman arte (bere aurreko música proiektua). 3 diska kaleratzen dituzte eta Euskadiko antzoki eta plaza onenetatik jo zuten. “Talde berri onena” sariari izendatuak izan ziren GAZTEA irratiak ematen dituen sarietan eta 9 single izan dituzte euskal irratietan, prensa eta publikoaren onespena lortarazi duena.

Baina ONINTZEren musika ardurak urrunago doaz: hori dela eta, beste instrumentuak jotzen ikasten hasten da, esate baterako, bateria eta baxua. Horrela bere konposizioei itxura emateko tresna guztiak ditu.

Bakarlari gisa diska bat egiteko nahiko abesti dituenean, hauek lantzea erabakitzen du, eta maketa bat grabatzen du bere etxean, non berak jotzen ditu tresna guztiak. Abesti batzuk aukeratzen ditu eta PACO SALAZARri erakusten dizkio (Dani Martinen gitarrajolea eta Amaia Montero, Nena Daconte, Raphael, Georgina… eta abarren musika ekoizlea) bere ekoizlea izan dadin. Honek baietz esaten dio eta hor hasten da dena.

POP PROIEKTU BERRIA

Batera lan egiten hasten dira. Diska (oraindik editatu gabe) osatuko duten 10 abestiak aukeratzen dituzte eta Madrilen grabatzen dira Lo-Fi eta Didlybom estudioetan. Proiektu hau egiteko, ONINTZE kale handiko pop-rock musikaritaz inguratu da: Paco Salazar bera, Mondy Alonso edota David Soler, esate baterako.

Abestiek, guztiak erdaraz idatzita, gitarra elektrikoak instrumentu akustikoekin nahasten dituzte, inolako konplexurik gabe, horrela soinu eta giro ezberdinak lortuz.

Eta letrei buruz hitz egiten badugu, ONINTZEk, gauza guztien gainetik, historioak kontatu nahi ditu. Bizitzaren momenturen baten, guztiok isladatuta ikusi gaitezke bere abestietan. Batzuk, lehenengo pretsonan bizitakoak, beste batzuk, hirugarren pertsonan, baina beti bere ikuspuntutik abestuta. Horretarako, barneratze lan sakona egiten du, berarena izango balitz bezala sentitu eta kontatu ahal izateko.

Lan honek ez du inor ezberdin utziko, zalantzarik gabe.

A LA LUZ DE LA LUNA

ONINTZE, apirilaren 4tik 11ra ISLANDIAra doa bere lehenengo singlearen klipa grabatzera, “A LA LUZ DE LA LUNA” izenekoa. Aldi honetan, bideoa TAOMren esku dago (“The Art Of Making” ikus-entzutezko ekoizlea), AITOR GUERRERO eta KARLOS TRIJUEQUEren zuzendaritzapean, eta JOSU TORREALDAY argazkilariaren laguntzarekin.

Islandia bere pasaiengatik nabarmentzen den herrialdea da, eta horrela ikusi dezakegu ONINTZEk TAOMen taldearekin grabatutako bideoklipan. Inguruneko textura ikusgarri ezberdinek une batez beste planetan egongo bazina sentiarazten dute. Bidaian, ONINTZEren lantaldeak Islandiako zentraldea eta hegoa zeharkatuko du, beraz, grabaketa egun luzeak datoz, irlako leku galdu eta miresgarrietan.

Grabaketa Grundarfjörduren hasi zen: bertan, Kirkjufell mendia lehen eszenatoki moduan aukeratu zuten. Zonalde ezberdinetatik joan ziren, non nabarmentzen dira Seljalandfoss, Skógafoss eta Arnarstapiko urjauziak, Fjadrargljufurko kanoia, 1973an hutsegindako hegazkina, Jökulsarlon glaziar lakua, Breioamerkursandur izotzezko hondartza ikusgarria eta Myrdalsjökull glaziarra, besteak beste.

Dudarik gabe, esperientzia bizia eta aberasgarria, zerbait apartaren hasiera suposatuko duena.

 

 

Diskografia

A la luz de la luna (2018)

 

Argazkiak

 

BIDEOAK

 

HURRENGO KONTZERTUAK