Biografía

MILLADOIRO taldeak 35 urte daramatza Galiziako musika eta kultura munduan zabaltzen . Folk musikaren talde galiziar beteranoa da, herrialde hartako ezagunena. Gaita, klarinetea, okarina eta gisako musika tresnen doinu tradizionalak berreskutatu dituzte. Galiziako kulturari oso lotuta egon dira beti, beren herriarekiko fidelak dira, euren herri musikaren nortasunari eusteko jotzen dute. Hainbat filmen musika sortu dute, 1986an Manuel Gutierrez Aragon-en `La mitad el cielo´ filmak Goya bat irabazi zuen Milladoirok sortutako musikari esker. ARTEren errekonozimendua euren ibilbide artistikoari dute.

“Badaramatzagu hogeita hamar urtetik gora tokiak, isiltasunak eta geografiak korritzen; hogeita hamar urte ahalegina egiten edertasuna aurkitzeko pentagrama bakoitzean; denbora luzea soinu-banda jartzen etengabe eta inperfektuki eraikitzen ari den herrialde bati. Herrialde horren seme-alabak gara gu, eta gogoan ditugu behialako egun goibelak, pobretasunak tindatutako garai bateko gizarte eta giroaren sepia kolorea. Hogeita hamar geroago, hor ari gara beti edertasunaren eta harmoniaren bila, Galizia ardatz duen itsasketa luze eta mugarik gabeko batean murgilduak, gutako bakoitza behartuak gaudelarik itsasketa horren itsaso, zeru eta lehorraren hodeiertzaren alturan egotera, eta itxaropenaren begiak baizik ez pausatuz hodeiertz horretan.”

 

Diskografia

1980,O Berro Seco

1982, 3

1985, Solfafría

1986, Galicia no país das Maravillas

1989, A Galicia de Maeloc / O berro seco (álbum recopilatorio)

1989, Castellum Honesti

1992, Galicia no Tempo

1993, Vía Lactea

1993, A Xeometria da Alma

1994, Iacobus Magnus

1995, Gallaecia Fulget

1995, As Fadas de Estraño Nome

1996, Antoloxia

1999, No confín dos verdes castros

1999, Auga de Maio

2002, O niño do Sol4

2002, Adobrica suite

2005, 25

2006, Unha estrela por guía

2008, A Quinta das Lágrimas

2016, Milladoiro en Ortigueira (CD+DVD)

2018, Atlántico

 

Argazkiak

 

BIDEOAK

 

HURRENGO KONTZERTUAK