Biografia

Madison Violet folk musika egiten duen duo bat da eta Brenly MacEarchern eta Lisa MacIsaac konpositore eta abeslariek osatzen dute.

Talentu handiko artista bi hauek kanadarrak dira, eta euren ikuskizunetan Kanadako baso berdeak publikoarengana eramaten saiatzen dira.

Bikote ezaguna da euren herrialdean eta, sari ugari jasotzeaz gain, artista asko eta askorekin egin dute lan.

MacIsaac eta MacEachernek 1990. urtearen bukaera aldera ezagutu zuten elkar Torontoko taberna batean, MacEachern Zoebliss taldean jotzen zuenean. Maclsaac azkar batu zitzaion taldeari eta bikoteak duo gisa segitu zuen 1999an Zoebliss desegin zenean. Hasieran Madviolet izena hartu zuten, baina beranduago oraingo Madison Violet izenarekin ordeztu zuten.

3 disko independente argitaratu zituzten Kanadan eta gero True North Records zigiluarekin sinatu zuten.

Bikotea etengabe ibili da biran Kanada, Europa, Britainia Handia eta Australian zehar.

2011n, Madison Violet Musika Independentearen 10. Sarietarako izendatu zuten kantautore kategorian, No Fool for Trying diskoagatik, eta Folk abestirik onenaren saria irabazi zuten “The Ramson and Small of My Heart” kantari esker.

Maclsaac Ashley MacIsaac biolinistaren arreba da. MacIsaac eta MacEachernek, biek adierazi dute publikoki lesbianak direla.

SARIAK:

  • 2005 ECMA nomination (Best New Artist)
  • 2005 ECMA nomination (Pop Recording of the Year / Worry The Jury)
  • 2007 ECMA nomination (Group Recording of the Year / Caravan)
  • 2008 ECMA nomination (Folk Recording of the Year / Caravan)
  • 2008 Canadian Folk Music Award nomination (Best Vocal Group)
  • 2009 Canadian Folk Award – (Best Vocal Group)
  • 2010 Juno Awards Nomination (Roots/Traditional Album of the Year)
  • 2010 Maxell Song of the Year “The Ransom” – John Lennon Songwriting Competition
  • 2011 Independent Music Awards Folk/Singer-songwriter Song of the year for “The Random and Small of My Heart”

 

Diskografia

Mad Violet (2002)

Worry the Jury (2004)

Caravan (2006)

No Fool for Trying (2009)

The Good in Goodbye (2011)

Come As You Are: Live (2013)

The Year of the Horse (2016)

The Knight Sessions (2017)

 

Argazkiak

 

BIDEOAK

 

HURRENGO KONTZERTUAK