Biografia

Laura Cox 2008an hasi zen bere gitarra-soloak Youtuben argitaratzen eta, harrezkero, Interneteko gitarrista ospetsuenetakoa bihurtu da. Laura XX. mendeko talentuaren eta balio musikal tradizionalen eta 2.0 tresnen arteko nahasketa bitxia da, eta sarean lanean hasi zen aurrenetarikoa, nagusiki Youtuben.

Kopuruak ikusgarriak dira: 43 milioi bisita baino gehiago eta 183.000 harpidedun Youtuben, hala nola 137.000 “Atsegin dut” baino gehiago Facebooken.

Jaioberritan entzuten zituen sehaska-kantak ZZ Topek, Johnny Cashek, Dire Straitsek eta beste hainbestek abesten zituzten, baita Roger McGuinn Rickenbackerrek ere, noski. Countrya, kultura herrikoia eta rocka entzunez hazi zen, aitaren jatorri ingelesari esker… Laura nahiko berandu hasi zen gitarra jotzen, 2005ean, 14 urte zituela, baina azkar bereganatu zituen jarraitzaileak rockaren baitako klasikoen eta solo mitikoen bertsioak sarean eskainiz; Joe Bonamassa bluesaren legenda bizidunak ere zoriondu zuen.

Baina Laurak gero eta grina handiagoa zuen rock & rolla zuzenean jotzeko eta errepidera ateratzeko, beraz, “birtuala” “errealitatera” eramatea erabaki eta talde bat sortu zuen. Orduan, Mathieu Albiac ezagutu zuen, antzeko pasio musikalak zituen beste gitarrista talentudun bat. 2013an, Laura Cox taldea osatu zuten, egoitza Parisen finkatuta, eta proiektua jaio zen… Apur bat galduta ibili ziren hasieran zalantza barik oso bestelako eszena musikal frantsesa den horretan. Nahiago dute riff heavy on bat pop trendy iragankorra baino, euren dohain musikalak baliatu nahi zituzten Frantzian gero eta ezohikoagoa bihurtzen ari den soinu bat sortzeko: hegoaldeko rock klasikoa bere horretan.

LAURA COX BANDek LEVI’S zahar eta urratuaren irudi tradizionala, antzinako trenak eta abar betikotu nahi ditu, BAINA GITARRA ETA WATT RIFFEN USAIN LEUNA zabalduta giroan… horixe da LAURA COX BAND.

2014an, lehen singlea grabatu zuten, “Cowboys & Beer”, Laurak eta Matek idatzitako country rock abestia, zenbait jaialditara eraman zituena, esaterako, Equiblues edo Montereau Confluencesera, agertokia Simple Minds, Triggerfinger eta Crucified Barbararekin partekatuta (baita Boy Georgerekin ere!).

2015ean aldaketak izan ziren taldean eta, ordutik, ondokoak dira kideak: Laura Cox (gitarra/ahotsa), Mathieu Albiac (gitarra), François C. Delacoudre (baxua) eta Antonin Guérin (bateria). Taldea, azkenean, musikari talentudunez eta oso osagarriez osatu da; harro daude euren musikaz eta 2016an proiektu berriez gozatzen ari dira: bilduma, klipak, kontzertuak eta gehiago…

Musika-mota bakarra egin beharrean, LAURA COX BANDek estilo-aldaketa zorrotzez harritzen ditu zaleak. Gaizki taldeek kategoria bakar batekin bat egin behar dutela uste dutenentzat: batzuetan, Rockin’Country jotzen dute; beste batzuetan, estiloak heavy rock klasikora egiten du. AC/DC, ZZ Top, Aerosmith eta Blackberry Smokeren arteko tokiren batean, taldeak hegoaldeko estatuetako soinu distiratsua eta sumin australiarraren watt ugariak nahasten ditu.

Laburbilduta, LAURA COX BAND rockzale zahar eta alkoholikoen musika da, sasoi betean dauden gazte frantsesen talde batek joa… countrya, bluesa, hegoaldeko rocka, hard rocka… horixe dute gustuko nahastea, euren sentimenduen arabera. Oraindik ere izena jarri behar badiozu taldearen estiloari, ziurrenik Southern Hard Blues izan liteke.

LAURA COX BAND jabetuta dago egungo eszena frantsesaren inguruetan dagoela, baina desberdintasun hori baliatu eta sendoagoa bilakatu nahi dute, alegia, atsegin duten musika jotzen jarraitu, beste barik: hegoaldeko rock klasiko garbiena.

 

Diskografia

Hard blues shot (2017)

 

Argazkiak

 

BIDEOAK

 

HURRENGO KONTZERTUAK