Ken Zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

 

Biografia

Proiektu hau formazio eta estilo ezberdinen arteko zorioneko topaketa ez ezik, alde ezberdinetatik datozen gogo eta ilusioen arragoa da batik bat, non hiru partek beren onena utzi duten, besteen lanarekin batera izate berri bat sortzeko: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Ken Zazpi taldea eta Fernando Velázquez moldatzaile eta zuzendaria. Hiru emari hauen arteko orekan datza proiektuaren zuztar emankorra.

Bi urteko lanaren emaitza da. Honako lanak, FERNANDO VELÁZQUEZ-ek, (Lo Imposible, Mamá, El Orfanato eta beste hainbat filmetako soinu banden egilea) moldatu eta zuzendu ditu, Gernikako taldearen kantutegirik esanguratsuenaren bilduma jasotzeaz gain, kantu berri zenbait ere argitaratuko du, sinfonía eraginkorra osatuz. Sinfonia liluragarri bat mundo berri batentzat. Izan ere, Euskadiko Orkestarekin lankidetzan garatutako hau da Ken Zazpiren lehenbiziko lan sinfonikoa.

Benetan hunkigarria, hotzikarak, barreak, malkoak, ilusioa…

 

Diskografia

KEN ZAZPI  & EUSKADIKO ORKESTA SINFONIKOA (2013)

 

Argazkiak

 

BIDEOAK

 

HURRENGO KONTZERTUAK