Biografia

GARY LUCAS

Gitarraren birtuosoa, Grammy sarietarako izendatua, konpositorea eta mundu-mailako artista da. Gaur arte, 30 diska arrakastatsu baino gehiago argitaratu ditu, bakarlari gisa, eta zinemarako eta telebistarako soinu-bandak ere sortu ditu. 2018an, errepideetara itzuli da.

Bilduma horietan guztietan, genero ugari jorratu ditu ─jazza, rocka, klasikoa, folka, bluesa eta world music delakoa─, eta bere ibilbidean 40 herrialdetan baino gehiagotan jo izan du. Sari eta aitorpen asko jaso ditu ─2017ko urtarrilean Holokaustoaren Oroitzapenezko Nazioarteko Egunean NBEren Batzar Nagusian bakarlari aritzeko gonbidapena barne─. Berriki, berari buruzko saio bat egin dute Irrati Publiko Nazionalean (NPR-AEB). Gary Lucas New York hirian bizi da.

Hedabideek honela deskribatu dute: “Gizon pentsalariaren gitarraren heroia”, The New Yorker; “Munduko avant-rockeko gitarristarik garrantzitsuena”, The Independent (UK); “Bizirik dauden 100 gitarrista onenetako bat”, Classic Rock; “Leftfieldeko gitarrista legendarioa”, The Guardian (UK); “1.000 ideiadun gitarrista”, The New York Times; “Aizkoaren Jainko hutsa”, Melody Maker; “Munduko bost gitarrista onenetako bat”, Licove Noviny kazeta txekiar nazionala; “Zalantzarik gabe, jardunean dagoen egungo gitarrista berritzaile eta bizigarriena”, fRoots musika-aldizkari britainiarra. David Frickek, Rolling Stone aldizkariko kazetariak, zera idatzi zuen: “Gary Lucas Estatu Batuetako gitarrista onenetako eta originalenetako bat da… gitarra modernoaren mirakulua”. Dan Levitin egile/ekoizle best-sellerrak (”This Is Your Brain On Music“) adierazi du, berriki, Gary “bizirik dagoen gitarrista elektriko onena” dela. HITS aldizkariak, berriz, “munduko gitarrista onenetako bat” dela. Pete Framek, musika-kazetaria eta ZigZag musika-aldizkari britainiar legendarioaren sortzaile eta editoreak, eta “Rock Family Trees” delakoaren 5 aleren egileak, galdera egin zuen: “Egon daiteke Gary Lucas bezain musikari ausarta, burutsua, argia, anitza, adoretsua, langilea eta bidaiatua?”.

Garyk dantza psikodelikoko musikari eskaini dion proiektuaren baitako estreinako diskoa grabatzen bukatu berri du, Wild Rumpus izenekoa, Colleen “Cosmo” Murphy adiskidearekin batera, eta “Cloudhopping” 12 hazbeteko binilozko singlea astebetean agortu zen.

Duela gutxi, halaber, Luis Buñuelen “El Ángel Exterminador” filmerako gitarraz osaturiko soinu-banda estreinatu zuen, zuzenean, Habanako Zinemaldiaren 33. edizioan, eta New Yorkeko 48. Zinemaldia hankaz gora jarri zuen “Drakula” espainiarraren estreinaldi amerikarraz, non zuzenean jo zuen gitarra-solo originala, 1931ko film legendarioaren emanaldia laguntzeko soinu-banda gisa konposatua.

Azken urteotan, Gary Lucas lehenengo aldiz aritu da, arrakasta handiaz aritu ere, Txinan, Kuban, Kanariar Uharteetan, Kolonbian, Brasilen, Costa Rican eta Mexikon, Europan eta Ipar Amerikan zehar birak egiteari utzi gabe, eta bi gau egon zen BAMeko Fisher Space berrian, Brooklynen, 2013ko urrian, non 30eko hamarraldiko pop txinatarrari eskainitako “The Edge of Heaven” disko txalotu ospetsuaren bertsio luzatua eskaini zuen kontzertu batean.

EL ÁNGEL EXTERMINADOR

2011ko abenduaren 8an, Latinoamerikako Zinema Berriaren Nazioarteko Jaialdiak gonbidapena egin zion Lucasi Luis Buñuelen “El Ángel Exterminador” (1962) klasiko surrealistarako gitarraz osaturiko soinu-bandaren mundu-mailako estreinaldia aurkez zezan, Habanako 23 y 12 Zineman, Kuban, Habanako Zinemaldiaren 33. edizioaren baitan.

Zinemaldi horretan, Garyk hiru urtez jarraian egin du, zuzenean, soinu-banda baten mundu-mailako estreinaldia. 2009an egin zuen lehena, “Dracula” (George Melford) 1931ko film legendarioko musika zuzenean jota; 2010ean, berriz, Jose Mojica Marinsen (Coffin Joe izenaz ere ezaguna) “Esta Noite Encarnerei no teu Cadaver” (Gaur gauean zure hilotza nirea izango da) filmerako konposaturiko musika jo zuen.

Jim Macnie jazz-kritikariak kritika bikaina idatzi zuen Garyk Luis Buñuelen maisulan surrealistarako konposatu zuen musikaren estreinaldi amerikarrari buruz, zeina Pioneer Works-en, Red Hook Brooklyen, artista ameslarientzako gunean egin zen, ostiralean. 2016/03/18:

“Gitarrista arte-zuzendariaren hasierako proposamenaz harago joan da. Hamarkada hauetan, Lucas filmetako musika-akonpainamenduari buruzko bere proposamena perfekzionatzen aritu izan da ─aukerarik baduzue, entzun bere binako pausoa (pas de deux) The Golemekin─, eta benetan ikusgarria da nola sakatzen dituen sokak, ñabarduraz beterik, pantailatik datozen emozioen arabera. Lucas obratik kanpo dago, ikusle soila balitz bezala, eta ekintza modu formalean komentatzen du; gakoa da musika ezin hobeto txertatuta dagoela eszenetan. Azkenean taldearen desesperazioa unerik gorenera iristen denean, ematen du Lucasen zorroztasunak gakoa zein den ulertzen lagundu diela. Hauxe estreinaldi amerikarra izan zen (zale kubatarrek 2011n ikusi zuten); gurutza ditzagun atzamarrak emanaldi hauek gehiagotan egin daitezen”. — Jim Macnie, jazz-kritikaria, “Lament for a Straight Line” zutabean. 2016/03/22

Garyk beti miretsi izan ditu Luis Buñuel maisuaren obra ─zuzendari gogokoena du─ eta, oro har, surrealismoa. Aurretik ere konposatu zituen soinu-bandak film labur surrealista mutuetarako, Rene Clair, Fernand Leger eta Ladislaw Starewiczen lanetarako, hain zuzen, Lincoln Center-eko Zinema Elkarteak eskatuta, 2000. urtean. Buñuelen pelikulan, “Drakula” espainiarrean bezala, Gary Lucasek benetako mihise zuria izan zuen gainean konposatzeko; izan ere, filmaren gehiengoan elkarrizketak gaztelaniaz bakarrik dira, eta Raúl Lavistaren bi piano-pasarte labur baino ez daude.

Diskografia

  • Skeleton at the Feast (1991)
  • Gods and Monsters (1992)
  • Bad Boys of the Arctic (1994)
  • Pražská Strašidla (The Ghosts of Prague) with Urfaust (1996)
  • Evangeline (1997)
  • Busy Being Born (1998)
  • @ Paradiso (1999)
  • The Du-Tels – No Knowledge of Music Required with Peter Stampfel (2000)
  • Street of Lost Brothers (2000)
  • Level the Playing Field: Early HurlyBurly 1988–1994 (2000)
  • The Edge of Heaven (album)|The Edge of Heaven (2001)
  • Songs to No One 1991–1992 with Jeff Buckley (2002)
  • Operators Are Standing By: The Essential Gary Lucas 1989-1996 (2003)
  • Diplopia (2003), with Jozef van Wissem
  • The Universe of Absence (2004) with Jozef van Wissem
  • Fast ‘N’ Bulbous – Pork Chop Blue Around the Rind (2005)
  • Coming Clean (2006)
  • Musical Blazeup (2007) with DJ Cosmo
  • Beyond the Pale (2008) with The Dark Poets
  • Chase the Devil (2008) with Dean Bowman
  • Rock the Joint (2008) with Beardyman
  • Down the Rabbit Hole with Gerald Zbindin (2008)
  • Purple Somersault (2008) with DJ Cosmo
  • Fast ‘n’ Bulbous – Waxed Oop (2009)
  • Rishte Najma Akhtar & Gary Lucas (2009)
  • Music for the Eden Projectl single (2010)
  • The Ordeal of Civility (2011), released UK and Europe (2012)
  • Gary Lucas Plays Bohemian Classics, Czech Republic, (2012)
  • Popular Science with M’Lumbo, (Pursuance, 2013)
  • Cinefantastique, (Northern Spy, 2013)
  • Other World with Peter Hammill (Esoteric Antenna, 2014)
  • Fleischerei (Cuneiform, 2016)
  • Pearly Clouds (Trapeze, 2016)
  • Stereopticon with Jann Klose (Cosmic Trigger, 2016)
  • The World of Captain Beefheart (Knitting Factory Records, 2017)

Argazkiak

BIDEOAK

HURRENGO KONTZERTUAK