Biografia

Eleanor McEvoyk Irlandako izar-estatusa lortu zuen “A Woman’s Heart” abestiak A Woman’s Heart disko antologikoaren izena inspiratu zuenean. A Woman’s Heart disko salduena izan da Irlandako musikaren historian. 2012an, diskoaren argitalpenaren hogeigarren urteurrenean, ‘Woman’s Heart’ izeneko bederatzi kontzertu eskaini ziren Olympia antzokian, eta sarrerak gauero agortu ziren.

Irlandako abeslari herrikoienetakoa den kantautore honen ibilbidea lau urte zituela hasi zen, adin horrekin hartu baitzuen parte ahizparen taldearekin batera musika irlandarreko lehiaketa batean. Geroago, biolina jotzen hasi zen, eta, nerabezaroan, gitarra. Dublingo Trinity Unibertsitatean ohorezko matrikularekin graduatu zen musikan eta biolinista hartu zuten Irlandako Orkestra Sinfoniko Nazionalean. Eleanor bost urtez aritu zen Sinfonikoan; azkenean, jauzia eman eta, musika klasikoa bazterrean utzita, bere benetako grinari (abestien konposizioa) heltzea erabaki zuen.

Geffen Records diskoetxearekin lehenbiziko disko homonimoa kaleratu ondoren, birak egin zituen AEBn, Europan eta Ekialde Urrunean zehar. Geroago, Columbia Records diskoetxearekin grabatu zuen New Yorken bere bigarren lana: “What’s Following Me?”. “Precious Little” izeneko aurreneko singlea lehen postuetara iritsi zen irrati amerikarren zerrendetan.

Harrezkero, Eleanor artista eta abeslari ezaguna bilakatu da mundu osoan. Bere lan-katalogo mardul eta sarituaren baitan, hamaika album, berrogei single eta bilduma-disko askotan jasotako agerraldiak topa daitezke. Egun, Irlandako emakumezko kantautore arrakastatsuentzat jotzen da, arrakasta handiak lortu eta bere abestiak beste artista batzuei utzi ondoren; besteak beste, Emmylou Harris, Mary Black, Phil Coulter, Mary Coughlan, Bella Hardy, Eliza Carthy eta Jack L artistek kantatu izan dituzte. Bere abestiak telesail eta filma askotan erabili dira, esate baterako, “Six Feet Under” (HBO) eta “Clueless” (ABC) kultu serietan edota Pierce Brosnan-en “The Nephew” filman.

Bere 2016ko diskak, “Naked Music”, Chris Gollon britaniar margolariarekin eginiko elkarlana aurkeztu zuen. Londreseko Gallery Different-en plazaratu zen, non “Naked Music – The Exhibition” hiru astetan zehar aurkeztu zen, Gollonen 25 margolanekin. Margo hauek “Naked Music” lanaren abestietan inspiratuta zeuden. “Naked Live …” birak 2016 eta 2017an zehar jarraitu zuen kontzertuak eskeiniz herrialde hauetan: Irlanda, Ingalaterra, Gales, Espainia, Alemania, Australia, AEB, Eskozia… Ondoren, “Naked Music – The Songbook” liburua kaleratu zen, Hot Press-en eskutik.

Bere album berria, “The Thomas Moore Project”, Irlandako National Concert Hall-en aurkeztu zen. Bertan, XVIII. eta XIX. mendeko Thomas Moore irlandar olerkariaren lanen XXI. mendeko moldaketa eguneratuak aurkezten dira. Kaleratu bezain laster, RTE-ko diska zerrendan 1º diska izan zen eta kritika apartak jaso zituen Irlandan. Hot Press aldizkariak esan zuen: “McEvoy-k irlandako artista garrantzitsu eta gutxietsitako honi inportantzia berrezarri dio”. Eta Irish Times-k honela deskribatu zuen: “bilduma guztiz gogorarazlea”.

Nazioarteko aparteko kritikak Sydney Morning Herald-ekin jarraitu zuten: “Oraindik mundua inguratzen zaitu eta hitzak entzuten ditu. Eleanor McEvoy-k, beti bere artean ikertuz, Thomas Moore irlandar olerkari bikainaren abestien bere moldaketak egin ditu… Bere ahotsak seriotasuna eta leuntasuna modu paregabe eta bereizgarrian batzen ditu”.

Hortik aurrera, The Thomas Moore Project diskaren bira egin du Ingalaterran, Irlandan, Eskozian, Galesen, Espainian, Holandan, Alemanian eta Australian, eta laster Estatu Batuetara eramango du, non albumak kritika bikainak jaso ditu.

Bidaiatzen ez dagoenean, Eleanor IMRO-ko lehendakaria izateaz gain, Recording Academy of America (GRAMMY-ak) elkarteko kidea da (bozketa eskubideduna) eta 2016an Heather Humphries buruzagiak Irlandako National Concert Hall-eko kontseilurako izendatu zuen.

“McEvoyren gaitasunak hainbat musika-mota jotzeko, Tex-Mex countrya eta hiru akordeko musika miragarriak, kasu, primeran gogoratzen digu zein diren musikari gorenaren bereizgarriak: ikertzeko grina eta musikaren eta bizitzaren bazter ilunetan sakontzeko talentu nabarmena.” IRISH TIMES

KRITIKAK

 

New York Times “McEvoyk lehen-mailako konpositoreen talentua dauka. Melodia biribilak eransten dizkie bere abestiei, eta ez esaldi errepikatu bat edo bi”.

 

Washington Post “McEvoyk sentimenduen soiltasunera mugatzen ditu bere hitzak eta aforismo unibertsal horiek ahots ederrez abesturiko gako sendoekin lotzen ditu”.

 

Billboard “…, hitzak adimentsuak eta bihotzezkoak dira eta doinuak diskrezioz biltzen du burua, betiko geratzeko hor…”.

 

Boston Globe “Country, Celtic eta ‘cosmic bar’ estiloetan zeharreko ibilbidea zirraragarria da”.

 

Irish Times “… behin Eleanor McEvoyk bere kontzertu bizia hasita, gitarraz, biolinaz eta bere ahots-korda gogorrez baino ez lagunduta, izugarrizko musika-gauaz gozatuko genuela jakin genuen… artista bakar bat kementsu burutzen lan paregabea”.

 

Diskografia

Naked Music (2016)

STUFF (2014)

If You Leave… (2013)

Alone (2011)

I’d Rather Go Blonde (2010)

Singled Out (2009)

Love Must Be Tough (2008)

Out There (2006)

Early Hours (2004)

Eleanor McEvoy ‘Special Edition’ (2003)

Yola (2001)

Snapshots (1999)

What’s Following Me? (1996)

Eleanor McEvoy (1993)

 

Argazkiak

 

BIDEOAK

HURRENGO KONTZERTUAK