Biografia

Gay Daly teklatu-jotzailea eta Eddie Lundon gitarrista jendez beteriko Kirby auzotik atera ziren, Merseysiden kanpoaldetik, eta China Crisis izen misteriotsua hartu zuten. Londresen eragin handiko Tom Verlaine gitarristarekin batera jotzeko ametsa bete ondoren, 1982an, beste amets bat ere egia bihurtu zuten, apur bat beranduago Richard Bransonen zigilu diskografikoarekin izenpetu baitzuten, alegia, Virgin Recordsekin. Gary ‘Gazza’ Johnson baxu-jotzailea eta Kevin Wilkinson bateria-jotzailea erreklutatu ostean -azkenak taldeko jatorrizko perkusio-jotzailea, Dave Reilly, ordezkatu zuen-, estudioan sartu ziren euren ‘Difficult Shapes And Passive Rhythms: Some People Think It’s Fun To Entertain’ debuteko diskoa grabatzera.

Bilduma horretako abestietako bat, ‘Christian’, euren lehen single bihurtu zen 20 abesti onenen zerrendan sartzen, 1983an. Lehen bi bildumak Mike Howlettek ekoiztu zituen; gizon hau Police taldeko kide izan zen (taldearen hasieran), hala nola Gong talde hippy-rockerokoa. 1984 urtearen hasieran, ‘Wishful Thinking’ abestiaren arrakasta halako zerbait izan zen. 9. postura heldu zen, Erresuma Batuko zerrendetan lehen hamarren artean sartzen euren ibilbideko single bakarra; bitartean, bildumari izena ematen zion energiaz beteriko abestiak, ‘Working With Fire And Steel’ek, ez zuen lortu publikoaren irudimena liluratzea, Australian izan ezik, bitxia bada ere.

Walter Becker baxu-jotzailea izan zen buru bi bildumatan. 1985ean, ‘Flaunt The Imperfection’ 200 disko onenen zerrenda amerikarretan sartu zen. Etxean, Black Man Ray’ (14. postua) eta ’King In A Catholic Style’ (19. postua) abestiek ere arrakasta izan zuten zerrendetan. Baina patuak ere parte hartuko zuen istorio honetan eta, 1985eko urtarrilean, Daly eta Johnsonek besoa eta masailezurra puskatu zuten, hurrenez hurren, auto istripu batean. Zoritxar haren ondorengo lehen diskoak, ‘What Price Paradise’k, 63. postu etsigarria lortu zuen zerrenda britainiarretan -jaitsiera handia ‘Flaunt’ek lorturiko 9. postu itxaropentsuari zegokionez.

‘Hollow Horse’k harrera ona izan zuen zerrendetan. Virgin Records-ekoek  Daily eta Lundonekin geratzea baina taldeko gainerakoak alde batera uztea erabaki zutenean, China Crisisen heriotza-ziurtagiria ere sinatu zuten. Arrakasten bilduma batek,1990ean, jarri zion amaiera istorioari, edo hori pentsatuko zuten Top 40ko lehen postuetara igo zuten zale leialek.

Tamalez, Kevin Wilkinson bateria-jotzaileak bere buruaz beste egin zuen 1999ko uztailean, 41 urte baino ez zituela. Hurrengo urtean, Gary Dalyk abesti bat konposatu zuen omenezko diskorako: ‘Green Indians’. Taldearen disko gehiago argitaratu ez bada ere, China Crisisek zuzenean jotzen jarraitu zuen, aldatu egin ohi den taldea batuta, baina Lundon eta Daly beti daude hor. Egun jardunean jarraitzen dute.

 

Diskografia

Difficult Shapes & Passive Rhythms, Some People Think It’s Fun to Entertain (1982)

Working with Fire and Steel – Possible Pop Songs Volume Two (1983)

Flaunt the Imperfection (1985)

What Price Paradise (1986)

Diary of a Hollow Horse (1989)

Warped by Success (1994)

Autumn in the Neighbourhood (2015)

 

Argazkiak

 

BIDEOAK

HURRENGO KONTZERTUAK