Biografia

Camané da, zalantzarik gabe, egungo fadistarik garrantzitsuena. Portugalen kritikari zorrotzenek eta ikus-entzuleek hartu dute aintzat, eta fadora hurbildu ditu musika-estilo hori baztertuta edo urrun zeukatenak.

Bere arrakastak eta aintzatespenak mugak gainditu ditu; New Yorken egindako premier-aren ondoren, gorazarre egin zion New York Times egunkariak. Pedro Almodovar zinegileak berari buruz esan zuen “fado maskulinoaren aurkikuntza handia” zela. El Pais egunkariaren arabera, “Portugaleko ahots handia” da.

Fadoarekiko grina gazte-gaztetatik piztu zitzaion, 12 urte zituela “Grande Noite do Fado” irabazi zuenean; horrek ahalbidetu zion Antonio Chainho ekoizle ospetsuarekin grabatzea.

30 urte luzeko ibilbide luzearekin, Camané fadista belaunaldi berri bateko lider eztabaidaezina bihurtu da. Erreferentzia da, Mariza bezalako garaikideekin edo Carlos do Carmo bezalako beteranoekin batera.

Lehen albuma argitara eman zuenetik, hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu Camanék, besteak beste SIC telebista-kateak emandako kantari onenari Urrezko Globoa 2001ean, Blitz rock-aldizkariak emandako Blitz Award saria kantari onenari 2001ean, edo 2005eko Amalia Rodrigues Prize, fado-kantari onenari.   

Carlos Saura zuzendari espainiarraren agindupean, Fados filmean parte hartu zuen 2007an, Mariza, Carlos do Carmo eta Miguel Povedaren neurriko garaikideekin batera.

Portugaleko musikako izenik handienetako baten arrakasta ospatzeko, “O Melhor 1995 2013” argitaratu zuen EMI MUSIC-ek 2013ko maiatzaren 28an. Camanéren antologia honek lehen aldiz biltzen ditu ibilbide luze eta emankorrean izandako arrakasta handiak. Bere lehen diskoan argitaratutako “Uma Noite de Fados” bezalako harribitxi zoragarrietatik hasi eta azken diskoan jasotako “Do Amor E Dos Dias” bezalako kantuetara. Gainera, abesti berri bat ere badu: “Ai Margarida”. Jazz lurrina duen kantua da, Fernando Pessoaren hitzekin eta Mario Laginha jazz-musikari portugaldar handienetakoaren musikarekin. “Já Não Estar” ere aurkituko dugu diskoan, Camanék “Jose y Pilar” filmaren soinu-bandarako egindako kantua; filma Miguel Gonçalves Mendes-ek zuzendu zuen eta Jose Saramago Literaturaren Nobel sariaren eta Pilar del Rio kazetari espainiarraren, bere emaztea, arteko maitasun-istorioa kontatzen du.

  • Amalia Rodrigues saria: Fado-kantaririk onena (2005)
  • Urrezko Globoa (SIC TV – 2001)
  • Blitz Award (2001)
  • “Izar distiratsua Portugalen eta bere garaiko eragin handieneko fadista”  New York Times.
  • “Portugaleko ahots handia” El Pais.
  • “Fado maskulinoaren aurkikuntza handia” Pedro Almodovar.

 

Diskografia

Infinito Presente, Warner (2015)

Camané, O Melhor, Emi, 2013 (Edição Simples)

Camané, O Melhor, Emi, 2013 (Edição Dupla)

Do Amor E Dos Dias, Emi (2010)

Camané Ao Vivo No Coliseu (Cd + Dvd), Emi (2009)

Sempre De Mim, Emi (2008)

Ao Vivo No S. Luiz (Dvd), Emi (2006)

The Art Of Camané – The Prince Of Fado, Hemisphere (2004)

Como Sempre…Como Dantes (Cd 1), Emi (2003)

Como Sempre…Como Dantes (Cd2), Emi (2003)

Pelo Dia Dentro, Emi (2001)

Esta Coisa Da Alma, Emi (2000)

Na Linha Da Vida, Emi, (1998)

Uma Noite De Fados, Emi (1995)

 

Argazkiak

 

BIDEOAK

HURRENGO KONTZERTUAK