Biografia

Calaisak eginiko bidaia gehienon ametsa da. 2004an, hiru neska ezezagun hauek Nashvillera joan eta kontratu diskografiko bat lortu zuten Universal Nashvillerekin, munduko diskoetxe ospetsuenarekin, hain zuzen.

Milioi bat dolarreko diskoa grabatu zuten Nashvillen eta, Estatu Batuetan, Dixie Chicks suediar gazte gisa aurkeztu zituzten. Beraien bidaia sinesgaitzaren istorioa nazio-mailako berrietan agertu zen Suedian zein Estatu Batuetan. Bidaia horren dokumentala telebista suediarrean eman zutenean, Calaisaren lehen bilduma urrezko disko bihurtu zen (2006).

Alabaina, Estatu Batuetan zeharreko bira hastear zeudela, diskoetxeko burua ustekabean kaleratu eta bira bertan behera gelditu zen. Banda gehienentzat nahikoa litzateke hori gertatzea amore emateko, baina Calaisak bazekien ametsak egia bihurtzen direla eta ezbeharra sendotasun bilaka daitekeela.

Publikoaren maitasunak eraman zuen hurrengo urteetan Suedian eta Europan zeharreko biretan ibiltzera. 2008an, Eurovision txapelketan hartu zuen parte, “If I Could” abestiarekin, eta 2009an hurrengo bilduma grabatu zuten, autofinantzatuta: Grafton Street. 2012an Up to us heltzen da.

Up to us pitzadurarik gabeko diskoa da, lehenengoa bezala, baina bestelako sakontasuna du, beste modu bat ulertzeko beren musikatik bizitzeko ametsak odola, izerdia eta malkoak eskatzen dituela.

 

Diskografia

Calaisa – 2006

Grafton Street – 2009

Up To Us – 2012

 

Argazkiak

 

BIDEOAK

HURRENGO KONTZERTUAK