Biografia

Blas Fernández bateria-jole onenetakotzat joa da nazio-mailako panorama musikalean. Horren erakusgarri dira Mauri Sanchis, Soledad Giménez, Kepa Junkera, Benito Lertxundi, Gontzal Mendibil, Mikel Urdangarin, El Consorcio abeslari eta taldeekin, besteak beste, egiten dituen bira eta grabaketa ugariak.

Nazioarteko artistekin batera ere grabatu izan du, esaterako, Randy Brecker, Bill Evans, Dean Brown, Chuck Loeb, Steve Weingart eta Joey DeFrançescorekin.

Eskarmentu handiko urte askoren ondoren, eta beste musikari garrantzitsu batzuen proiektuak partekatu eta horietan parte hartu eta gero, bere lehen lan diskografikoa aurkeztu du zuzenean: Urbanetniko.

Bateria-jolearen ibilbidea eklektikoa da benetan, eta oso genero desberdinak jorratu izan ditu, jazza, funka, folka, bluesa, latinoa edo popa, kasu. Estilo musikalen nahasketa horrek izaera irekia eta mundu-mailakoa ematen dio bere musikari, eta norabide guztietan zabalduta beti egoten da prest beste eragin batzuk jasotzeko.

Abiatu berri duen abenturan, ondokoak ditu lagun:

  • Jose Luis Canal: pianoa, teklatuak eta programazioak
  • Angel Unzu: gitarra
  • Raül Vera: gitarra
  • Rober Caballero: baxu elektrikoa eta kontrabaxua
  • Blas Fernández: bateria
  • Artista Gonbidatuak: Oreka TX

Urbanetniko hainbat estilo musikal nahastu izanaren emaitza da. Nire ibilbidea eklektikoa da benetan, eta oso genero desberdinak jorratu izan ditut, jazza, funka, folka, bluesa, latinoa edo popa, kasu. Gustuko dut estilo musikalak hirietako auzoetan bizi diren tribu, etnia, familia edo komunitate musikaltzat jotzea. Hala, hiria leku pribilegiatua bihurtzen da elkarrizketarako, bizikidetzarako eta amalgama musikalerako.

Era berean, omenaldi txikia egin nahi izan diet nire ibilbidean, musikalki hitz eginda, beraien etxean hartu izan nauten adiskide musikariei, beraien esperientzia musikalak partekatzera gonbidatu izan nautenei. Izan ere, musikaren balioak transmititu dizkidate eta, musikari eta pertsona moduan, hazten, heltzen eta bilakatzen lagundu didate. Nahiz eta oso argi nituen abestien sonoritatea eta bakoitzak behar zuen moldaketa-mota, José Luis Canalen musika-zuzendaritza funtsezkoa izan da. Niretzat, ezohiko eta aparteko musikaria ez ezik, lagun minetako bat ere bada, eta ezin hobeto ezagutzen ditu nire sentiberatasuna eta gustu musikalak. Horregatik izan da erraza baino errazagoa berarekin lan egitea, harreman zoragarria eta erabateko ulermen musikal ditugulako. Diskoa guk pentsatu bezala entzun zedin, Alberto Macíasengana jo genuen, ezagutza eta eskarmentu handiak dituelako, ausarta delako eta gauza berriak egiteko gogotsu dagoelako.

Youkali Music zigiluak XXI. mendeko musiken beraren katalogoa jarri du nire esku. Kolore anitzeko proposamena, kosmopolita, belaunaldien artekoa, bikain egiten duena bat disko honen filosofiarekin.

 

Diskografia

Urbanetniko (2015)

 

Argazkiak

 

BIDEOAK

HURRENGO KONTZERTUAK