Biografia

Ben Reel artista irlandarrak 2015ean argitaratu zuen bere estudioko zazpigarren diskoa, jendeak horrenbeste espero zuena. Izenburua ezin sinpleagoa da: 7th, eta benetako ‘rock’n’record’ diskoa da, non bere talde bikainak lagundu zion.

Aurreko diskoarekin bezala (Darkness & the Light, 2013), zazpigarren lan hau Irlandan grabatu eta ekoiztu zuen Benek, Armagh konderriko bere etxeko estudioan. 1999an hasi zenetik, haren diskoek behin eta berriro lortu dute arrakasta, eta kritika itzelak jaso dituzte, hala irrati-emisoreetan nola nazioarteko prentsan.

Benen musikak eboluzioa izan du soinu jator eta soila lortu arte; ardo onak bezala ondu da, hainbat iturri musikaletatik edan ostean: rock-eraginak, blues, alt folk/Americana, country eta reggae. Genero horiek guztiak konbinatu ditu, berezko nortasuneko soinu apartekoa sortzeko.

Azken urteotan, maiz agertu da irratiko zein telebistako saio garrantzitsuetan —baita BBC Radio 2ko Bob Harrisen irratsaioan ere—; kontzertuetan, hasiera eman die Jools Holland, Alabama 3 eta The Cranberries artistei; musika-arloan, kolaboratu egin du izen handi batzuekin: Hal Ketchumekin, ‘Blockheads’ legendarioekin edo Gilad Atzmon saxofonista ospetsuarekin; azkenik, Nashvilleko onenekin egin du lan: David Olney, John Hadley, Sergio Webb, Irene Kelley…

2011n, Benek kontzertu-sorta bat eman zuen Menfisko Folk Alliancen (Tennessee), eta 2013an jira bat egin zuen, bikote gisa, Tommy Womackekin (Nashville), Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan. 2014an, bere bandak jira egin zuen Erresuma Batuan, folk amerikarreko Eric Andersen kantautorearekin, emanaldi bikoitzeko formatuan.

Azken 10 urteotan, Benek jira arrakastatsuak egin ditu Irlandan, Erresuma Batuan, Europan eta Estatu Batuetan; beti jaso ditu kritika ezin hobeak, eta handitu egin du fan-kopurua. Bere banda Irlandako musikaririk onenetako batzuek osatzen dute: Michael Black, baterian; Ronnie O’Flynn, baxuan; Mick McCarney, gitarran; Julieanne Reel emaztea, perkusioan eta koruetan. Talde horrekin, zale fidelen multzo handia eskuratu dute.

Jaialdi handi batzuetan hartu dute parte; adibidez, Huntenpop jaialdian (Herbehereak), Kilkenny Roots Festivalen, Cork hiriko Jazz Jaialdian, Robin Hood Folk Jaialdian (Nottinghamshire), eta, 2014an, lehen aldiz jo zuten “Electric Picnic” musika-jaialdi irlandarreko aurreneko edizioan. Dagoeneko hasiak dira lanean album berri bat prestatzeko; 2017ko irailean argitaratzekoa da.

Kritikak 7th-ri

`Ben dugu Armagh konderriaren hegoaldeko kantautore bat, talde indartsu batek lagundu ohi duena; haren soinuak, batzuetan, Dyland edo The Band gogorarazten dizkigu.

Dai Jeffries (Folking.com), 2015eko maiatza.

`Antzina bazegoen zerbait, guk ‘garai onetako rocka’ esaten geniona. 7th-rekin, Ben Reelek berrasmatu egin du hori ‘. ****

Pete Whalley – Get Ready to Rock, 2015eko iraila.

`Egiaz, Armagheko hegoaldeko gure gizonak ez du ahuldade-zantzurik erakusten 14 abestiko album auto-ekoiztu honetan, eta gauza bera esan daiteke lagun izan duen talde izugarriaz. 2013ko lana (Darkness and the Light) indartsua zen, baina oraingo hau orekatuagoa da, eta sendoagoa.

Joe Breen – The Irish Times – 4/5 izar 7th albumari, 2015eko maiatza.

`Itzulera distiratsua egin du Ipar Irlandan dagoen sustrai amerikarretako musikaren erakusle nagusiak’.

Colm O’Hare – Hotpress, 2015eko ekaina.

Diskografia

2018 – Lands of scape

2015 – `7th

2013 – `Darkness & the Light’

2013 – Beyond Relief (Ben Reel & Lebab)

Raise Your Glass Now

U Look to Me

2012 – 10 (1999-2009 Compilation)

2011 – This Christmas Time

2009 – Time To Get Real

Argazkiak

BIDEOAK

 

HURRENGO KONTZERTUAK