Biografia

Edonora joaten direnean, publikoaren erreakzioa beti berdina da: inoiz ez dute horrelakorik entzun edo ikusi. Haien ikuskizuna bakarra eta liluragarria da, indar agortezineko zuzenarekin. Los Angelesen bizi den hirukote hau Fleetwood Mac, First Aid Kit, The Black Keys edota Led Zeppelin taldeekin konparatua izan da.

Baskery taldearen soinuak oinarri sendo bat du eta taldekide bakoitzak bere nortasunarekin jokatzen du. Musika buruan bihurtzean datza, hau da: punkaren edo rockaren jarrera, ahotsaren xamurtasunarekin edo folkaren konposizioarekin nahastea da. “Banjopunk”, “new folk”, “nordicana” bezalako soinuek itxaroten gaituzte, zuzen energetikoan eta harmonia erakargargarriz betea.

Baskery suediar talde gazte alternatiboa da, bluegrass taldea. Haien erritmoek gure animoa altxatuko digute. 3 suediar ahizpa dira (Gerta, Sunnia eta Stella) taldea sortu zutenek, euren country, hillbilly eta rockabilly grina garatu ahal izateko. Bondesson ahizpek country-pop, blues eta hegoaldeko-rock hirukotea osatzen dute, Mississippi estiloko lana eskeintzen duena: armonian dauden hiru ahotsak, gitarra akustikoak, banjoa eta kontrabaxua nabarmentzen dira.

Greta (ahotsa, 6 kordako banjoa, perkusioa eta harmonika); Sunniva (kontrabaxua eta ahotsa); eta Stella (gitarra eta ahotsa), Baskery gisa agertzen dira 2006an lehen aldiz, baina aurretik “Slaptones” taldean aritu ziren, non bere aitak bateria jotzen zuen. Honekin bi disko grabatu zituzten eta horri esker, Estatu Batuetan zehar bira egin zuten “The Brian Setzer Orchestra” taldearekin, eta esperientzia zoragarria izan zen.

2008ko maiatzean, haien lehenengo diska aurkeztu zuten (“Fall among thieves”), grabaketa estudioan zuzenean grabatuta, “lo-fi” estiloan, inolako nahasketa trikimailurik gabe, eta diskan jasotako abesti guztiak lehenengo edo bigarren grabaketak dira. Honekin, taldearen helburua honakoa zen: grabatutako soinuarekin, bandaren zuzeneko soinua ahalik eta gehien ekartzea da. “Fall among thieves” hegoaldeko rock eta bluegrass soinuez beteta dago, non adrenalina isuriak hain dira handiak, benetako “bluegrass / punk” diskoa dela esan genezakeen. Jarraian “New Friends” (2011) eta “Little Wild Life” (2014) datoz.

Hiru neska hauen abiadurak eta teknikak, zer egiten duten, zer nahi duten eta hori nola lortu badakitela igarritzen dute. Inor ez litzateke harrituta izango Bondesson arrebak Tennesse-koak direla esango bagenu, ondorio logikoa haien hegoaldeko rock estilo gogorra ikusita. Baina egia esan, hirukote indartsu hau ez da ez Tennesse-tik ezta Estatu Batuetatik etorri, baizik eta Estokolmotik (Suedia).

 

Diskografia

One Horse Down (EP, Veranda Independent Records, 2007)

Fall Among Thieves (Glitterhouse Records, released Europe 2008, UK 2009)

New Friends (Blue Rose Records, released 2011)

Little Wild Life (mother tarantula rec, released 2013)

 

Argazkiak

 

BIDEOAK

HURRENGO KONTZERTUAK