Biografia

ANNE ETCHEGOYEN – COMPOSTELLE

PROIEKTU MUSIKAL HUMANISTA, BATERATZAILE ETA MUNDURA IREKIA.

ANNE ETCHEGOYEN URREZKO DISKOA izan da 85.000 kopia baino gehiago saldurik. Frantziako salduenetariko TOP 10-en artean kokaturik, beraren Mikel Laboaren “Txoria-txori” bertsioak 1.841.000 bisita baino gehiago izan ditu youtuben.

Joan zen irailaren 21an bere sendiaren etxetik Donapaleun (Nafarroa Beherea) Konpostelako Santiagoraino abiatu zen hilabete batean zehar. 880kmko ibilaldia, zeinetan Galiziako puntaraino iritsi zen, Finisterre lurmuturreraino.

Annek erromesaldi hau aukeratu zuen bilaketa espiritual batean, inspirazio iturri bere album berriaren produkziorako.

ANNE ETCHEGOYEN ha sido Disco de Oro y ha despachado más de 85.000 copias de su disco, ‘Les voix basques’ en Francia, que se ha situado en el top 10 de los más vendidos, y la versión de “Txoria Txori”, de Mikel Laboa, ha superado ya las 1.500.000 visitas en YouTube.

ANNE emprendió el camino de Santiago el último 21 de septiembre, desde su casa familiar de Donapaleu (Pais Vasco Francés) hasta Santiago de Compostela, donde llegó un mes más tarde. Un periplo de 880 km que ha prolongado hasta los confines de Galicia, en Cabo Finisterre.

Anne decidió realizar este peregrinaje para lanzarse a la búsqueda espiritual, fuente de inspiración, de la que nace este nuevo álbum.

Mikel Laboaren “Txoria-txori” bertsioak 1.841.000 bisita baino gehiago izan ditu youtuben.

Videoclip “Hegoak” de su anterior trabajo supera 1.841.000 visitas en YouTube

Compostelle pasadan otsailaren 27an estreinatu zen Pariseko Olympia bete-beteriko batetan. Compostelle se presentó el pasado 27 de febrero en una abarrotada sala Olympia de Paris.

Aurkezpen kontzertuak / Conciertos presentación:

– Otsailak 27 febrero. L´Olympia. Paris

– Maiatzak 19 mayo. Teatro Gayarre Antzokia. Iruña

– Maiatzak 21 mayo. Teatro Arriaga Antzokia. Bilbao

– Azaroak 25 noviembre. Teatro Victoria Eugenia Antzokia. Donostia

2015eko irailaren 21ean ekin nion, bakarrik, Donejakue bideari, familiaren etxetik, Donapauletik.

880 km egin nituen Finisterreko lurmuturreraino, zenbait hiri eta herriren barrena, zenbait itsaso, mendi, kapera, eliza, katedral, aterpetxe, hotel, ostatu, afari, aperitibo, egun bateko edo gehiagoko lagun, une atsegin, euri (gutxi), eguzki (asko) ikusi eta hainbat gogoeta (gehiegi) egin eta gero.

Artista nauzue, euskal kantaria; hori dut lanbidea. Nire ustean, horrelako esperientzia batek nahitaez izan behar zukeen eragina nire musika-lanean. Horrela ekin nion, bada, bilaketa espiritual, kultural eta musikal honi.

Disko hau ikusi, entzun eta bizi izan dudan guztiak hornitu du.

Kanpaiak kantuaren inspirazio-iturri izan nituen, Santiago de Compostelako eta bidean zeharkatu nituen gainerako hiri eta herri guztietako kanpaien hotsak.

Zabaldikako kaperan nengoela, Ave Maria (Agur Maria, euskaraz) abesteko gogoa etorri zitzaidan. Gogoratu nuen Ziortzako kolegiatan, Donejakuerako «iparraldeko bidea» deritzonean, grabatu genuela abesti hura, era tradizionalean grabatu ere: gizon-ahotsak eta organoa.

Donapaleuko elizak, berriz, nire aitona-amonen hileta-elizkizunetan abestu zen «Gurekin egon» kantua ekarri zidan gogora.

Diskografia

Otentik (2005)

Pachamama (2008)

Adelante (2010)

Les voix célestes du Pays Basque chantent Noël. Aizkoa abesbatza (2005)

Les voix basques. Aizkoa abesbatza (2013)

Compostelle (2017)

Argazkiak

BIDEOAK

 

PRÓXIMOS CONCIERTOS