Biografía

Louise Holmer, Rebecka Hjukström eta Sophia Hogmanek hamarkada bat baino gehiago daramate elkarrekin jotzen. Euren lehen bilduma, From A Safe Distance, 2007an argitaratu zuten. Kritikak eta publikoak harrera bikaina egin zioten, eta Suediako salduenen zerrendako 7. postura iritsi zen. Diskoak Atlantikoa gurutzatu zuen eta 2008 eta 2011 artean egin zituzten lau birek itzal handia eman zioten taldeari Amerikan. Taldearen bigarren lanak, Traveler, 2008an argitaratuak, Grammy Suediarra jaso zuen 2009an Folk Bilduma Onenaren kategorian.

Taldearen hirugarren bilduma Chocolate & Cigarettes (2012) deitzen da. Aurreko lanean bezala, Nashville eta bertoko country eta bluegrass musikari eta ekoizleak funtsezkoak izan ziren sormen-prozesuan. Disko horretan, Nashvilleko izen handienen arteko hiru aurki ditzakegu: Sam Bush, Grammy baten irabazlea eta mandolinaren birtuosoa (besteak beste, Garth Brooks, Linda Ronstadt eta Dolly Partonekin jo izan du), Buddy Miller gitarrista eta ekoizlea (Steve Earle, Robert Plant eta Alison Kraussekin egin izan ditu birak) eta, azkenik, baina aurrekoak bezain garrantzitsua, Steve Fishell ekoizlea (bere izena, besteak beste, Dixie Chicks, Emmylou Harris eta Willie Nelsonen diskoetan agertzen da). Fishell publiko artean zegoen Abalone Dotsek Nashvillen jo zuenean taldearen bira amerikarretako batean, eta kartsuki eskaini zuen bere burua taldearen lanak ekoizteko. Taldekideek oso gustura onartu zuten proposamena. ‘Regrets’ kantan, Rebekak dueto bat abesten du Ron Sexsmith ospetsua.

2015eko udaberrian, Abalone Dotsek bere laugarren lana argitaratu zuen, Red, indie folk generora gehiago hurbildu dituena eta politikoagoa dena.

Diskografia

From A Safe Distance (2007)

Traveler (2008)

Chocolate & Cigarettes ‎(2012)

Red ‎ (2015)

Argazkiak

BIDEOAK

HURRENGO KONTZERTUAK