Anne Etchegoyen ZUGARRAMURDIKO kontzertua abenduaren 8an ETB1ean emitituko da, 21:00tan.

Bere azken diskoko ‘Bake mina’ edo ‘Loretxoa’ interpretatzeaz gain, Etchegoyenek euskal kantu herrikoiak abesten ditu, besteak beste, ‘Txoria txori/Hegoak’, ‘Eperra’ eta ‘Airetun txikitun’.

Anne Etchegoyen abeslariarekin batera, Biotz Alai abesbatza, Paz de Ziganda Ikastolaren haur abesbatza, Aukeran dantza taldea, txalapartariak eta beste hainbat gonbidatuk parte hartu dute.